Pablo de Porcioles

Pablo de Porcioles

Business Development Manager

  • Info TitleDescription

Pablo d Porcioles eDreams ODIGEO enpresako Negozio-garapeneko zuzendaria da. Enpresa hori munduko lineako hegaldi-banatzaile handiena da eta, irabazi gehien duen Europako e-commerce enpresa. 43 herrialdetan dago eta 15 milioi bezero baino gehiago ditu.

Pablok arlo hauetarako mundu mailako estrategia garatzen du: publizitatea, lineaz kanpoko marketina, estrategia-itunak, laguntza eta harreman publikoak.

Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziaduna da Abat Oliba CEU Unibertsitatean eta IESEko Master in Business Administration (MBA) ere badu. 15 urte baino gehiagoko esperientzia profesionala du marketineko eta salmentako hainbat sailetan.

Bere karrera profesionala Banco Urquijo bankuan hasi bazuen ere, zati handiena komunikabideei lotuta egon da eta, horrela, Grupo Recoletos enpresan aritu zen lanean eta, ondoren, La Vanguardia egunkarian, Marketing Manager gisa. 2010ean eDreams enpresan sartu arte, mundu osoko National Geographic dendetako marketin-zuzendaria izan zen.