EECk negozio digitaleko kasu berritzaileen konferentzia baino gehiago izan behar du. EECk esperientzia osoa izan nahi du lehen minututik azken minuturaino. non parte-hartzaileekin izandako interakzioak eta programaz kanpoko jarduera informalek pizgarri osagarri bat izan nahi duten.
Startupen lehiaketa erreferente bihurtu da sektorean. Bertan parte hartu dute arlo digitalean arrakasta-kasu bihurtu diren enpresa ugarik (Chicisimo, Job&Talent, WePlan, Glamourum).
Zatoz lehiaketaren finala zuzenean ikustera. Ezagutu xehetasun guztiak EEC Launch ataleanatalean.
EECn enpresa-laguntzaileekin elkarlanean aritzen gara, ezagutzaren balio osoa transmiti diezaioten parte hartuko duen publikoari. Horretarako, hainbat arlotako adituengana hurbildu eta zure negoziorako aholkua eskatu ahal izango diezun gune bat sortu dugu. Guztiz doan.
Begiratu Meet the Experts atalean, bertaratuko diren adituen eta ordutegien zerrenda.
EEC ez da Euskalduna Jauregian amaitzen. Asetu gabe geratu bazara, zatoz BEAZ auditoriora azaroaren 18ko iluntzean, Ecomm&Beers topaketaren edizio berezira. Braisins-ek Europan han eta hemen antolatzen duen merkataritza elektronikoko profesionalen topaketa ezaguna da Ecomm&Beers.
Pintxoak, garagardoa eta Euskadiko 3 ecommerce nagusi. HARTU PARTE!
EEC bere jardueragatik nabarmentzen diren enpresa-talde txiki bat hautatuko du erakusketa-gune bat osatzeko, edukia sortzeko beste gune bat izateko helburuarekin.
Gertaeraren diseinu bakar eta integratu batekin, parte-hartzaileak gaur-gaurkoz berritzaileenak diren produktu eta zerbitzu batzuk ezagutu ahal izango ditu.
Zatoz Lakento, enpresa espainiarraren errealitate areagotuko betaurrekoak probatzera. Lakento enpresa Victor Ruiz bideo-jokoen garatzaile ezagunak sortutako enpresa da (FX Interactive eta Dinamic enpresen sortzailea).
Betaurrekoak hartzaileen artean zozketatuko dira. Irakurri zozketaren oinarriak eta bilatu AnchaCastilla.com helbidearen ordezkaria networking hallean. Oso erraz har daiteke parte, zure eskumuturrekoa eskaneatu behar duzu.
Gabonak hurbiltzen ari diren honetan, AnchaCastilla.com atariak urdaiazpikoa mozteko saioa bat oparituko dio parte-hartzaile bati. Urdaiazpiko-ebakitzaile profesional bat zure etxera joango da adostutako egun batean, urdaiazpiko-dastaketa profesional bat egiteko beharrezko elementu guztiak hartuta, gonbidatu guztiak aho-zabalik utz ditzazun. Eta, noski, ezkur-urdaiazpikoa ere eramango du. (Sariaren balioa: 1.000 €).
Irakurri zozketaren oinarriak eta bilatu AnchaCastilla.com helbidearen ordezkaria networking hallean. Oso erraz har daiteke parte, zure eskumuturrekoa eskaneatu behar duzu.
EECk El Globo eta La Viña gomendatzen dizkizu.
Kontsultatu hiriaren web-ofiziala zein aisialdi- eta kultur-jarduera dauden ikusteko.
Gold Pass dutenek, parte-hartzen duten guztiei zuzendutako jarduerez gain, jarduera esklusibo hauek ere izango dituzte.
Ekitaldiaren barnean egongo den gune bat izango da eta atseden hartzeaz, konektatzeaz, edozein gailu kargatzeko entxufatzeaz, lan egiteko esertzeaz, bertaratu direnen besteekin biltzeaz eta catering arin batez gozatzeaz gain, jarduera hauek izango dituzte eskura:
Deustuko Unibertsitateko paraninfo ikusgarrian egingo da bigarren urtez ekonomia digitala bultzatzen duten pertsonen, erakundeen eta enpresen bikaintasuna aitortzen duten sari entzutetsu horien banaketa-ekitaldia.
Ekitaldiko ohorezko hitzaldia Martin Berasategik emango du, 7 Michelin izar dituen chefak.
Adigital sariak banatu ostean Deustuko Unibertsitateko klaustroaren ganga zoragarrian festa egingo dugu, non irabazleek, EECko nazioarteko hizlariek, erakundeek eta Gold Pass daramatenek elkarrekin hizketan aritu eta zuzeneko musikaz eta jan-edanaz gozatu ahal izango duten.
Programan jakinarazten joango diren jarduera informalen auditorio txiki bat:
Yoga eskola bat Aomm.tv, atariaren bidez, Yoga eta Pilates eskolak linean jasotzeko ataria. (Azaroaren 18a – 16:30h).
Kontzentrazioa areagotzeko, bilera garrantzitsuen aurretik erlaxatzeko edo zure lanegunetako estresa eta energia negatiboa askatzeko ariketak ikasi ahal izango dituzu. Gure ingurune honetan, ordenagailuek, tentsioak eta estresak jokaldi maltzurrak egiten dizkigu fisikoki eta emozionalki. Lanean apur bat zoriontsuago izanez bizitzen ikasteko trikimailu batzuk emango dizkizugu.
Deskontua kodea: EEC151MG.
Solidartes Alejandro Sanz edo Fito (Fito y los Fitipaldis taldekoa) gisako artisten lanen hautapen bat lagako du, erakusketa egiteko. Lan horiek salgai izango dira eta jardunaldiaren amaieran entregatuko dira.
AnchaCastilla.com latariaren eskuzabaltasunari esker, Gold Pass daramatenek kalitate oneneko urdaiazpiko iberikoa dastatu ahal izango dute, ebakitzaile profesional batek aurkeztuta.