Munduko sukaldari onenetako bat eta sukaldaritza garaikideko jeinu handi gisa hartzen den Martin Berasategi etengabe ari da plater eta zapore berriak sortzen. 13 urte besterik ez zituenean hasi zen sukalde-munduan. Familia-negozio batean hasi zen eta hango arduradun nagusi izango zen 21 urte zituenean. Bost urte geroago, lehen Michelin izarra jaso zuen.
1993an Martin Berasategi jatetxea inauguratu zuen, eta Michelin izar bat lortu zuen ireki zuen urtean bertan, beste bat 1996an eta beste bat 2001ean. Ondorioz, jatetxe hori munduko 30 onenen artean dago. Aurten, jatetxe hori bera munduko onena izendatu dute TripAdvisor erabiltzaileek, Travellers’s Choice 2015 edizioan. European Ecommerce Conference 2015 jardunaldien bederatzigarren edizioan parte hartuko du Berasategik.
Gainera, bere ibilbide luze honetan, sari ugari irabazi ditu, nabarmentzekoak dira, besteak beste, urteko gozogile espainiar onena, plater sortzaile onena, 1996eko Espainiako sukaldari onena edo Urrezko Danborra, jaso duen sari kuttunena. Gastronomiaren Nazioarteko Akademiaren Grand Prix sariak jarri zuen mundu-mailan etorkizun oparoena zuen sukaldari gisa. Nazioartean izen handiko gidek ere chef nazional onena dela diote. 2011n, Espainian zazpi izar zituen sukaldari bakarra bihurtu zen. Gaur egun 10 jatetxe zuzentzen ditu.