Espainiako eta Portugalgo LinkedIn enpresako zuzendaria, Sarah Harmon, lizentziaduna da Kazetaritzan Kansaseko Unibertsitatean (Ameriketako Estatu Batuak). Lizentziatura eskuratu ostean, MHA ikasi zuen Ipar Karolinako Unibertsitateko Gillings School of Global Public Health eskolan.
Horrela hasi zuen Harmonek bere ibilbide profesionala osasunaren sektorean eta arlo horretan aplikatutako informatika-soluzioak eta -sistemak garatu zituen. Gure herrialdetik kanpoko karreran, Cerner Corporation eta United Healthcare enpresa handietako Negozio-gerente eta eHealth zuzendari gisa egindako lana nabarmentzen da.
LinkedIn enpresan lanean hasi baino lehen, bere nazioarteko karrera eraldatzen hasi zen Espainian Microsoft Ibérica enpresan 2004an. Microsoft enpresan lanean aritu zen bederatzi urtetan, lankidetza-produktuen, business intelligence, enpresa-bilaketaren eta SaaS merkatua garatzen aritu zen. 2013ko azarotik aurrera, LinkedIn enpresa Sare profesional gisa gidatzean eta zabaltzean datza bere lana. Aurten European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian izango dugu Harmon.