Advanced Music enpresako zuzendari exekutibo izanik, Ventura Barba Sónar jaialdiaren zuzendari ere bada. Musika, Sormen- eta Teknologia-jaialdi entzutetsua urtero egiten da Bartzelonan, Reykjaviken, Kopenhagen, Tokion, Buenos Airesen, Bogotan, Santiagon (Txile) eta Lurmutur Hirian. Sónar-ekin batera, Advanced Music enpresak beste bi ekitaldi antolatzen ditu eta Barba zuzenean arduratzen da: Sónar+D, Sormenari, Teknologiari eta Negozioei buruzko nazioarteko batzarra, sormen-enpresa digitaletan talentua eta negozio-abaguneak bultzatzeko diseinatua, eta SónarKids.
Baina Barba-ren lan-esperientzia ez da Advanced Music enpresara mugatzen. Aditu honek ardura-postuak izan ditu Yahoo! bezalako enpresetan. Enpresa horretan 10 urtez egin zuen lan Espainiako aholkulari orokor gisa, Lege- eta Negozio-saileko zuzendari eta Yahoo! Music International enpresako gerente nagusi gisa. Horrez gain, Barba BMG Music Spain & Portugal enpresako Lege- eta Negozio-saileko zuzendari izan da, SGAE elkarteko (Autoreen eta Editoreen Elkarte Nagusia) kide izan da, baita zine-industriakoa ere Arenas Group enpresan.
Alabaina, bere curriculuma ez da hor amaitzen. Barba ISDI (Interneten Garapenerako Goi-mailako Institutua) institutuaren sortzaileetako bat eta kide akademikoetako bat da eta hainbat unibertsitatetan irakasle ere bada, hala nola Berklee College of Music-en, munduko musika-unibertsitate pribatu handienean. Barba-k musika digitalaren alorrean duen esperientziaz hitz egingo du European Ecommerce Conference 2015 jardunaldian.